Haize Txikiak bandaren kontzertua

Guaixe 2023ko urt. 13a, 14:24

Ilbeltzaren 22an, igandea, San Saastin festen baitan musika ikaslez osatutako bandaren emanaldia izanen da Lakuntzeko plazan. 

Haize Berriak bandaren harrobia da Haize Txikiak banda. Neguko oporretan bigarren egonaldia egin zuten Altsasuko Iortia kultur gunean eta Haize Berriak bandarekin kontzertu ospakizunean jo ondoren eta Iortian kontzertua eman ondoren, Lakuntzara helduko da musikari txikien banda ilbeltzaren 22an, igandea, 13:30ean, sansaastinetako egitarauaren barruan.