Danborrak berotzen hasteko

Guaixe 2023ko urt. 17a, 15:42

Lakuntzako musika eskolako ikasleak eta irakasleak ekimen batean. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 19an, osteguna, Lakuntzako herri eskolako ikasleek danborrada eginen dute eta San Saastin musika eskolako ikasleek kontzertua emanen dute. 

Ilbeltzaren 19an, osteguna, arratsaldean hasiko dira ofizialki Lakuntzako neguko festak, baina aurretik 13:30ean, plazan, Lakuntzako herri eskolako ikasleek danborrada txikia eginen dute danbor hotsak herritik zabalduz. Ondoren, 17:30ean, San Saastin Musika Eskolako ikasleen kontzertua izanen da kultur etxean.