Ekitaldi berean ohorezko txanoa Oihane Aldabe Andueza tronpetista eta gaitariak jaso zuen. Haizaldi Gaitari Elkarteko kidea, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsako gaitaria da eta Iruñeko Udaleko ekitaldi ofizialetako musikaria. Orreaga musika eskolako gaita eta tronpeta irakaslea da, eta Lakuntzako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako gaitaria. Hunkituta eta eskertuta jaso zuen ohorezko txanoa.
Lakuntzako danborradak omendutakoak | ||
Urtea | Omenduak | Ohorezko txanoa jasotzearen zergatia |
1997 | Arantza Urzelai | Danborradan parte hartu zuen emakumezkoa izateagatik. |
1998 | Lakuntzako kirol guztiari aipamena. Tartean Itziar Pazos, Sakanako kirolari onena izandakoa | Kirol aitortza. |
1999 | Edor Zubeldia eta Luis Mari Razkin | Edor hasierako danborradetako doinuak akordeoiarekin jotzeagatik, Juan Ramonen furgonetan sartuta. Luis Mari Razkin elizako organista izateagatik. Bere aita Jacinto zenari aipamen berezia. |
2000 | Juan Martin Flores, Sakristuzarrako Miguel, Zaprako Genariko, Miguel Lazkano eta Angel Alegria | Lakuntzako ezkil jotzaile izandakoak eta egungoak |
2001 | Emilio Andueza, Ramon Andueza, Felipe Flores | Urdilzale izana, hil ondorengo aitortza. Urdilzale izana, hil ondorengo aitortza. Urdilzale izana. |
2002 | Pedro Mari Ruiz eta Iñaki Lazkano | Olentzeroren etorrera antolatzeagatik. Errege magoen etorrera antolatzeagatik. |
2003 | Lukas Andueza eta Migel Areta, Elai Alai dantza taldea | 53 urtez Lakuntzako abesbatzako kide izateagatik. 20. urteurrena ospatzen zuelako. |
2004 | Erraldoien konpartsa eta Bil Toki | Erraldoiak eta buruhandiak egiteagatik eta festetan egunero ateratzeagatik. |
2005 | Angel Luis Goñi, Xanti Lopetegi, Ander Lopetegi eta salletar anaiak | Musika eskolako zuzendaria eta akordeoi irakaslea. Hand-bike txapelketan bitan txapeldun. Bikoteka munduko pilota txapelduna. Lakuntzako eskola laboralean egindako lana eskertzeko. |
2006 | Karmele Garmendia | Lakuntzako ikastolako aurreneko irakaslea, ikastolaren sustatzaileen izenean. |
2007 | Milagros Lazkano eta Lakuntzako Pertzako boluntarioak | 11 urtez elkarteko garbitzaile izandakoa. Lakuntzako Pertza eguna antolatzeagatik. |
2008 | Guardetxeko familia | 97 urtetan lakuntzarrei egindako harreta beroagatik. |
2009 | Mari Jose Imirizaldu | Eskolako irakasle 40 urtez izandako eta jubilatu berri zen irakaslea. |
2010 | Jose Ramon Garin eta Joxe Flores | Lakuntzarrek danborradari emandako babesagatik alkateak jaso zuen txanoa. Danborradako sustatzaile eta aurreko 10 urteetako zuzendari izateagatik. |
2011 | Joxe Migel Olano | Elkartearen eta herriko kirolaren alde egindako lanagatik. |
2012 | Jesus Arraiza, Santiago Mendinueta eta Javier Andueza | Hil ondorengo aipamena Lagun Artea futbol taldean egindako lanagatik. Hil ondorengo aipamena futbol taldean eta elkartea handitzean egindako lanagatik. Lagun Artea futbol taldean egindako lanagatik. |
2013 | Anastasio Lazkoz eta Joxe Andueza | Urtetan herriko apaiza izandakoa eta 2013an bertan jubilatua. Aralar txirrindulari taldean urte luzez egindako lana aitortzeko. |
2014 | Parkea martxan ekimena | Parkea egiteko baliabiderik ez zegoen eta auzolanean parkea egin zen. |
2015 | Juan Jose Burillo, Joxe Lazkano, Toto Jesus Mari Zabarte, Casto | Urtetan danborradako estandartea eramateagatik. Lakuntzar unibertsala izateagatik, herrian oso ezaguna eta estimatua. Edozein fabore egiteko prest dagoelako, beti laguntzeko prest. |
2016 | Ander eta Joseba Ganboa | Bi anaiak danborradan ibilitakoak, aurrenekoa 2015ean ehiza istripuan hil zen. |
2017 | Sabino Navarro | Gozogilea urtetan San Saastin eguneko erromerian piperropilak banatzegatik. |
2018 | Jokin Alegria, Kale | Margolariak egiten duen lana eskertu zioten. |
2019 | Yeray Lanz Azpilikueta | Danborradan hutsik egiten ez zuen gaztea 2018an hil zen. |
2020 | Garikoitz Flores Aristorena | Rallyetako gidaria. |
2021 | COVID-19 pandemiagatik bertan behera | |
2022 | COVID-19 pandemiagatik bertan behera | |
2023 | Oihane Aldabe Andueza | Tronpetista eta gaitaria. |