Egonkortze prozesuan lanpostu baterako eskabideak aurkez daitezke

Guaixe 2023ko ots. 6a, 11:35

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Administrari ofizial lanposturako eskabideak otsailaren 15era arte aurkeztu daitezke.

Lakuntzako Udalak enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko lan publikoaren eskaintza egin du, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barruan. Lanaldi osoko hiru lanposturen deialdia egin du udalak. Batetik, administrari ofizial lanpostua bete nahi du, C mailakoa, eta euskarazko C1 ezagutza duena. Lanpostu horretan interesa dutenek beraien eskabideak Lakuntzako Udalean telematikoki aurkeztu beharko dituzte otsailaren 15erako. www.lakuntza.eus webgunean daude bai eskabidea baita merituen autoebaluazioa ere. 

Bestetik, Lakuntzako Udalak zerbitzu anitzetako enplegatua kontratatu nahi du, D mailakoa, euskarazko B2 eta B motako gidabaimena izanen duena. Lanpostu horretan interesa dutenek 2024ko garilaren 31tik aurrera aurkeztu ditzakete eskabideak. Azkenik, udalak bete nahi duen azken lanpostua garbitzailearena da, E mailakoa, eta euskarazko B1. Horretarako eskabideak ere, 2024ko garilaren 31tik aurrera aurkeztu beharko dira.