Su Ta Gar Lakuntzan

Guaixe 2023ko ots. 15a, 09:10

Su Ta Gar 'Alarma' disko berriaren irudia. UTZITAKOA

Martxoaren 11n, larunbata, euskal talde mitikoaren kontzertua izanen da Lakuntzako kultur etxean. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Eibar, 1987. Aitor Gorosabel abeslaria eta gitarrista, Xabi Bastida gitarra-jolea, Asier Osoro baxujolea eta abeslaria eta Borxa Arrillaga bateria-jolea elkartu ziren talde bat egiteko. Euskal rockaren garaia zen, eta Eibarko talde berria ez zen gutxiago izango: Su Ta Gar taldea jaio zen. Hiru hamarkada baino gehiago pasa dira, gorabehera handiak eta txikiak izan ditu taldeak, eta orain Alarma diskoa kaleratu dute. Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Galder Arrillaga eta Igor Díez osatzen dute taldea. Eta martxoaren 11n, larunbata, 21:00etatik aurrera, Lakuntzako kultur etxean kontzertua emanen dute. Sarrerak otsailaren 13tik, astelehena, salgai daude Lakuntzako Ogi Berrin eta Sorginak tabernan.