Mendi lasterketak

Zabalaren eta Katarainen 30. postua Murtzian

Guaixe 2023ko ots. 27a, 11:30
Marina Zabala eta Beñat Katarain, Espainiako Running Txapelketan lehiatu ziren Goierri Garaia taldeko gainontzeko kideekin. GOIERRI GARAIA

Espainiako Trail Running Igoera Bertikalen Txapelketan txukun ibili dira Goierri Garaia taldeko Marina Zabala eta Beñat Katarain lakuntzarrak

Otsailaren 18an, larunbata, Espainiako Igoera Bertikalen Trail Running Txapelketa jokatu zen Ojósen (Murtzia). 6 km eta 850 m desnibel positiboko probari egin zioten aurre mendi korrikalariek, eta Miquel Corbera independentea (39:00 minutu) eta Penedès taldeko Nuria Gil (47:08 minutu) izan ziren txapeldun handiak. Proban aritu ziren bi sakandarrak, Goierri Garaia taldeko Beñat Katarain eta Marina Zabala lakuntzarrak 30. postuan sailkatu ziren. Katarainen denbora 45:16koa izan zen eta Zabalarena 1:00:32koa.