Inauteri asteburuko atsedenaldiaren ondoren, bueltan da Preferente maila, bi talde sakandarren arteko derbiarekin. Larunbatean, hilak 25, 15:45ean, Lagun Arteak Etxarri Aranatz hartuko du Lakuntzako Zelai Berrin, eta bi taldeek sailkapeneko azken postua izango dute jokoan. Egun berean, Altsasuk Salesianos taldea hartuko du, 15:45ean, Dantzalekun. Emakumezkoen Preferente Mailan Altsasuk Universidad de Navarra izango du aurkari otsailaren 24an, ostirala, 20:15ean, Iruñean.
Erregional mailan Altsasuren eta Amayaren kontrako partida otsailaren 26an jokatuko da, igandea, 16:15ean, Dantzalekun.