Kalakan Lakuntzan

Guaixe 2023ko ots. 27a, 14:36
Kalakan taldeko kideak. UTZITAKOA

Martxoaren 4an, larunbata, Artizar 2023 tourraren barruan Sakanan geldialdia eginen du Kalakan taldeak.

Kalakan hirukoteak XV. mendetik gaur egunerainoko kantuak eskaintzen dituzte, haien konposizioa lekua utziz ere. Euskal kultura milenarioa oinarri orainean idaztea dute helburu. Artizar deitzen da haien azkeneko diska, 2021ean kaleratutakoa, eta orain izen bereko bira egiten ari dira. Martxoaren 4an, larunbata, 19:30ean, Lakuntzako kultur etxean geraldia eginen dute kontzertua emateko. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Kalakan taldearen webgunetik.