Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, lanak direla eta herrigunea ibilgailuen trafikorako itxita egonen da. Zehazki herriko plazan bat egiten duten hiru kale itxita daude: Abarrategi, Uriz eta Mikel Arregi. Izan ere, kale horien arteko espazioan, plazan, galtzadarriak daude zoruan eta haiek mugitu egin dira. Porlanarekin hartuko dituzte atzera ere. Eta lanen bermearen barruan dagoenez, udalak ez du obra horregatik ezer ordaindu beharrik izanen. Udalak gaztigatu duenez, lanek, gutxi gorabehera, hiru aste iraunen dute. Obrek irauten duten bitartean, Lakuntzan jatorri edo helmuga duten autobus guztiak Sakanako Mankomunitatearen egoitzaren parean geldituko dira.