Itaiak eraso matxista salatu du

Guaixe 2023ko mar. 27a, 11:25
Lakuntzako plazan egindako bilkura. @Itaia_Sakana

Lakuntzako emakumezko batek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuen emakume sozialisten antolakundeak.

Itaiak deituta Indarkeria matxista orori aurre egin! leloa zuen kontzentrazioa egin zen Lakuntzako plazan atzo. Elkarretaratze horren bidez Itaiak emakumezko batek jasandako erasoa salatu zuen. Emakume sozialisten antolakundeak jakinarazi duenez, gizonezko batek emaztea jipoitu zuen ostegunean. Bilkuraren bidez erasoa salatu eta erasoa pairatu zuen emakumezkoari babesa adierazi zioten. 

112
Sexu erasoa edo tratu txarrak sufrituz gero, 112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jarriko da.