30. urteurren bira kontzertua eta gehiago

Guaixe 2023ko mar. 27a, 14:01
Penadas por la ley taldea. FACEBOOK

Martxoaren 31n, ostirala, Penadas por la ley, Zero eta Ultimatum taldeen kontzertua izanen da Lakuntzako kultur etxean.

Penadas por la ley punk hirukotea duela hiru hamarkada hasi zen eta aurten 30. urteurren bira egiten ari dira. Horren barruan, Lakuntzako kultur etxera iritsiko dira martxoaren 31n, ostirala, 21:00etatik aurrera. Penadas por la ley taldearekin batera Zero eta Ultimatum taldeak ari dira. Sarrrerak Lakuntzako Ogi Berrin eta Lagun Artea elkartean eros daitezke 12 eurotan eta egunean bertan 13 eurotan.