Automobilismoa

Garikoitz Flores laugarren 15. Opakuako Igoeran

Guaixe 2023ko api. 5a, 11:20
Iker Palacios gidatzen, barrutik hartutako irudian.

Joseba Iraola pilotua gailendu zen igoeran, alde handiz

Apirilaren 1ean 15. Opakuako Igoera jokatu zen Agurainen, Agurain Eskuderiak antolatutako lasterketa. Joseba Iraola bizkaitarrak (Nova NP-01) gainontzeko pilotuak baino koska bat gehiago dagoela erakutsi zuen, garaipen sendoa lortu baitzuen (2:14.711), Arkaitz Ordokiri (Nova NP-03) 8 segundo pasa atera baitzizkion (2:23.055). Monoplazen txapelketan Garikoitz Flores lakuntzarra (Talex M3) laugarren izan zen (2:23.760 eta Iker Palacios lakuntzarra (BRC B52) zortzigarrena (2:43.558). 

Turismoen txapelketa Igor Urienek (Citroen AX E2) irabazi zuen (2:31.822). Oier Larrañaga (Peugeot 205 Rallye) 30. sailkatu zen (3:13.838).