Administrari ofiziala lanpostua beteta

Guaixe 2023ko api. 18a, 11:11

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko prozesuaren baitan egin zen deialdia.

Lakuntzako Udalak erabaki du zerbitzuko lan kontratudun finkoko langile gisa kontratatzea administrari ofiziala lanpostuan aritzeko Nekane Areta Gaztañaga. Horrela bukatzen da udalak abiarazitako merezimendu lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barruan zegoena.