Automobilismoa

Ioarko Igoera, Floresendako

Guaixe 2023ko api. 24a, 11:10

Garikoitz Flores. UTZITAKOA

Lakuntzarrak lehia bizia izan zuen Andoni Blasekin

Larunbatean III. Ioar Igoera jokatu zen Torralba del Rion, bihurgunez jositako 3,9 kilometroko mendi igoera. Lasterketan parte hartu zuten 24 pilotuek bi entrenamendu ofizial eta bi igoera saio izan zituzten. Sakana Motorsporteko bi pilotuk, Garikoitz Flores Aristorena (Talex M3) lakuntzarrak eta Doneztebeko Andoni Blas Arzelusek (SpeedCar GT1.000) lehia bizia izan zuten baina azkenean Flores gailendu zen (2:08.207 minutu), Blasi ia 4 segundo ateraz (2:12.031).