Mendi lasterketak

Beñat Katarain Berako Maratoi Erdiko txapeldunorde

Guaixe 2023ko api. 24a, 10:55

Beñat katarain Berako Maratoi Erdian. P. EZCURRA

Lakuntzarra Oier Ariznabarreta txapeldunetik ia 4 minutura iritsi zen helmugara. 

Bera mendi korrikalarien festa ederra izan zen apirilaren 16an, 500 korrikalari baino gehiagok parte hartu baitzuten Manttale taldeak antolatutako Berako Maratoi Erdian. Hiru distantziatan jokatu zen Berako Maratoi Erdia: 21,1 km, 10,2 km eta 5,2 km. 

Korrikalari gehienek 21,1 kilometroko proban parte hartu zuten, Maratoi Erdian. 491 korrikalarik hartu zuten irteera. Ibilbide ederra zuten aurretik, Manttale eta Larrun mendi igoera gogorrak tartean. Oier Ariznabarretak ez zuen areriorik izan eta bizkaitarrak bere zortzigarren garaipena lortu zuen jarraian (1:41:39). Bigarren Goierri Garaia taldeko Beñat Katarain lakuntzarra sartu zen, ia 4 minutura (1:45:20), eta hirugarren Imanol Kañamares nafarra izan zen (1:46:12). Emakumezkoetan, Ainara Urrutia alde handiz gailendu zen (2:04:36), Maddalen Jimenezi 10 minutu pasa ateraz (2:15:10). Ane Elzaurdia izan zen hirugarrena (2:15:31). Erkuden San Martin etxarriarra emakumezkoen sailkapenean 41. postuan sailkatu zen (2:58:44). 

Sakanan harrobi bikaina dago. 10,2 kilometroko proban Jorge Diaz 12. sailkatu zen, Aimar Huizi 14. eta Madi Lizarraga 15. Eta 5,9 km-koan Victor Fernandez 3., Jon Orella 19., Aratz Mendoza 20., Saioa Zenoz 23., Kimez Arregi 24., Maider Gorraiz 25., Aner Artieda 28.

Marina Zabala Espainiako Trail Running Txapelketan
Lloret de Marrek Espainiako Trail Running Mendi Lasterketen Txapelketa hartu zuen apirilaren 15ean eta 16an. Beste Iruña taldeko Maria Ordoñez nafarrak brontzezko domina lortu zuen (1:18:19). Proban parte hartu zuen beste nafarra, Goierri Garaia taldeko Marina Zabala lakuntzarra, 33. sailkatu zen.