Nafarroako rockean leku garrantzitsua dute Alfredo eta Iker Peidrafitarrek. Alfredo, aita, Barrikada taldeko sortzailetako bat izan zen eta bertako gitarrista zen eta Iker, semea, punk rock eta hardcore musika estiloko Dikers taldeko abeslaria izan zen, eta orain musika ekoizlea da. Orain biak elkarrekin kontzertu akustiak ematen dituzte, eta maiatzaren 5ean, ostirala, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean izanen dira.