Lin Ton Taun taldea Lakuntzan

Guaixe 2023ko mai. 8a, 13:35
Lin Ton Taun taldea. DANBOLIN.EUS

Maiatzaren 20an, larunbata, talde mitikoak emanaldia emanen du Lakuntzako kultur etxean.

Lin Ton Taun 1990ko hamarkadako talde ospetsua agertokietara itzuli da urteko etenaldiaren ondoren eta maiatzaren 20an, larunbata, 21:00etan, Lakuntzako kultur etxean, kontzertua emanen du. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke Lakuntzako Ogiberrin edo udaleko webgunean. Lehen taldea izan zen euskaraz trikia eta rocka nahasten, eta zenbait urteren ondoren oholtzara itzuli dira.

Danbolin.eus-en 2022. urtearen amaieran egindako elkarrizketa batean taldeak azaldu zuenez, Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Udagoieneko Ostera jaialdian jotzeko proposamena egin zieten eta "interesgarria" iruditu zitzaien. Sei urte zeramaraten jo gabe eta animatu ziren. Entseatzen hasi eta emanaldi gehiago sortu zitzaien. Kontzertu haietan "oso gustura" aritu ziren: "Azkenean bakoitzak bere bizitza dauka, eta berriro entseguetara itzultzea guretzat elkartzeko modu bat da".