Maiatzaren 28an izanen diren Foru, Udal eta Kontzeju hauteskundearen kanpaina hasiko da maiatzaren 12an eta ostiral horretan Lakuntzako EHBilduren ekitaldia izanen da, herriko plazan. Besteak beste, Oihane Uribeetxebarria Garmendia Lakuntzako alderdiaren alkategaiak eta Eneka Maiz Ulaiar Nafarroako parlamenturako hautetsiak parte hartuko dute.