'Matilda' dantza emanaldia Lakuntzan

Guaixe 2023ko mai. 16a, 09:32
Lakuntzako dantza eskolako ikasleak 'Matilda Musikala'-ren entseguan. UTZITAKOA

Maiatzaren 17an, asteazkena, Lakuntzako dantza eskolako ikasleen ikasturte amaierako ikuskizuna izanen da, kultur etxean.

"Gure barnearen edozein izkinatan mundua aldatzeko giltza dago", dio Matildak izen bereko liburu eta filma ospetsuaren protagonistak, eta hori da Irantzu Gonzalez dantza eskolako Lakuntzako ikasleek sentiarazi nahi dutena. Maiatzaren 17an, asteazkena, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean Matilda Musikala ikuskizuna eginen dute. Ikasturtean zehar ikasitako oholtzan erakutsiko dute dantzariek.