Elai Alai eguna ospatuko dute

Guaixe 2023ko mai. 17a, 10:23
Elai Alai dantza taldeko dantzariak. ARTXIBOA

Maiatzaren 20an, larunbata, Lakuntzako euskal dantza taldearen ospakizuna izanen da.

"Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko" dio Elai Alai dantza taldeak haren egunaren ospakizunaren atarian. Maiatzaren 20an, larunbata, izanen da, 12:00etatik aurrera. Bazkaldu ondoren jolasak, dantza emanaldia, buruhandiak eta zezensuzkoa izanen dira ere.

Elai Alai eguna

Maiatzak 20 larunbata
Lakuntza

12:00 Kalejira.

16:30 Jolasak.

18:30 Dantza emanaldia, plazan.

19:30 Buruhandiak.

20:45 Zezensuzkoa.