Igerilekutarako kontratazioak egin nahi ditu udalak

Guaixe 2023ko mai. 22a, 11:47
Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Sorosleak, garbitzaile eta atezainak behar ditu.

Lakuntzako Udalak igerileku sasoia prestatzen hasia da eta hura behar bezala garatzeko sorosleak, garbitzaileak eta atezainak kontratatuko ditu. Lanpostu horietakoren batean interesa duenak Nafar Lansarek Altsasun duen enplegu bulegoan izena eman dezake. Horretarako, 948 562 754 telefonora hots egin edo https://labur.eus/IVLID web orriaren bidez eman daiteke izena. Maiatzaren 29ra arteko epea dago horretarako.