Udalak entitateei dirulaguntza emateko deialdia egin du

Guaixe 2023ko mai. 24a, 11:45

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Garagarrilaren 16ra arte aurkeztu daitezke eskaerak.

Lakuntzarrak herrian parte hartzera bultzatu, bizi-kalitatea hobetu, eta heziketa, artea, kirola, kultur eta gizarte arloko jarduerak sustatu eta lagundu asmoz, Lakuntzako Udalak kultur, kirol eta gizarte arloko entitateei dirulaguntza emateko deialdia publiko egin du. Udalak lagunduko dituen jardueren artean daude, besteak beste, heziketakoak, arte eta kulturakoak, gizarte arlokoak, herriko arte eta kultur ondarearen babeserakoak eta kirolekoak. 

Laguntzak eskuratzeko baldintzak dira jarduerak herritar guztiendako zabalik egotea, hezkuntzaren edota gizarte, kirol eta kulturaren aldetik interesgarriak izatea, herritarren harremanak eta elkarbizitza, hautapen librea eta garapen pertsonala sustatzea eta udalaren beste laguntza-lerro batean sarturik ez egotea. Deialdiaren oinarriak eta dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko eskabide eredua www.lakuntza.eus webgunean dago.