83 artisten 103 artelanek osatzen dute 2023ko Artea Oinez erakusketa, Nafarroa Oinezen baitan antolaten den arte erakusketa. Aurten Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolari dagokio Nafarroako ikastolen aldeko festa antolatzea, baita bere barruan egiten diren ekimen guztiak ere, tartean Artea Oinez bera.
Iruñeko Kondestablen izan ondoren, Arte Oinez erakusketa Sakanan izanen da ikusgai: Maiatzaren 26tik ekainaren 4ra arte Lakuntzako kultur etxean izanen da, astegunez 17:30etik 20:00etara, eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara. Ekainaren 3an erakusketa itxita egonen da. Mustutzea maiatzaren 26an, ostirala, 18:30ean, eginen dute. 2023ko Artea Oinez erakusketan Asun Goikoetxea artista bakaikuarra omendu dute.
Arte Oinez erakusketaren harira, maiatzaren 27an, larunbata, haurrendako tailerra eginen dute, 11:00etan, Lakuntzako kultur etxean.