Bizikleta ibilaldi bat baino gehiago

Guaixe 2023ko mai. 19a, 14:37

2022ko Bizi Festa Ziordian. ARTXIBOA

Maiatzaren 28an, igandea, Sakanako Mankomunitateko Kirol, Anitzartean, Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatutako Bizi Festa ospatuko dute, Lakuntzan.

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Bizi Festa Sakanako Bizikleta ibilaldi berezia izanen da maiatzaren 28an, igandea, Lakuntzako parkean. Festa 10:00etan hasiko da, eta Lakuntza eta Arruazu arteko bizikleta ibilbide erraz batekin. Ibilaldi ez lehiakorra da eta parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da.

Bizkleta martxan parte hartzeko norberak bere mendiko bizikleta eta kaskoa eraman behar du, eta martxa hasi aurretik bizikleta doitzea aholkatzen dute antolakuntzatik. Partaideek antolakuntzaren ibilbidea jarraitu behar dute eta hamar urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan beharko dute. Bizikleta martxaren ondoren partaideen artean zozketa eta auzatea izanen dira. Festak ipuin kontalariarekin, jolas herrikoiekin, bizkletak konptzeko tailerrekin eta bigarren eskuko kirol material bilketarekin jarraituko du.

Bizi Festan parte hartzeko beharrezkoa da maiatzaren 23, asteartea, baino lehen izena ematea 948 46 48 66 edo kirolak@sakana-mank.eus edo 948 07 07 10 edo anitzartean@gmail.com telefono eta epostetan.

Bizi festa egitaraua

Maiatzak 28 igandea
Lakuntzako parkea

10:00-12:00 Bizikleta ibilbide erraza Lakuntza eta Arruazu artean prestatutako ibilbidean. Bukaeran, partaideen artean oparien zozketa eta auzatea.

12:00 Izaskun Mujika ipuin kontalariaren emanaldia.

12:30 Jolas herrikoiak, bizikleta konpontzeko tailerra, ipuin parekideen txokoa eta Elkarri Laguntza Elkarteari emanen zaion bigarren eskuko kirol materialaren bilketa.