Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, San Saastin musika eskolan heldu den ikasturtean ikasi nahi dutenek izena emateko aukera izanen dutela heldu den astetik aurrera. San Saastin musika eskolaren eskaintza honakoa da: musika eta mugimendua, musika hizkuntza, akordeoia, trikitixa, bateria, gitarra, pianoa, tronpeta, txistua, tuba, panderoa, gaita, fanfarrea, bonbardinoa eta tronboia. Udalak berak jakinarazi du heldu eta haurrendako instrumentu erronda eginen dela garagarrilaren 26an, 15:30ean. Instrumentu erronda egin nahi duten ikasle berriek, udaletxean eman beharko dute izena, garagarrilaren 22a baino lehen. Deialdiari buruzko informazio guztia www.lakuntza.eus webgunean dago.