Elai Alai taldeko dantzariak plazara

Guaixe 2023ko mai. 25a, 14:05

Lakuntzako Elai Alai dantza taldeko kideak kalera atera ziren maiatzaren 20an, haien eguna ospatzera. Herritik kalejira egin zuten eta, arratsaldean, dantza emanaldia egin zuten.

Maiatzaren 28an, igandea, Altsasuko Dantzari Txiki eguna ospatuko dute Altsasun, eta herriko Etorkizuna dantza taldearekin batera Elai Alai eta Ibarrako Alur dantza taldeek parte hartuko dute.