Eskolak elkartasunezko jaki bilketa eginen du

Guaixe 2023ko mai. 29a, 08:59

Lakuntzako herri eskolako ikasleak patioan izandako ekitaldi batean. ARTXIBOA

Jasotakoa Nafarroako Elikagai Bankuari emanen dio.

Lakuntzako herri eskolak jaki bilketa eginen du heldu den astean, maiatzaren 29tik garagarrilaren 2ra. Eskolako guraso elkarteak jakinarazi duenez, interesa duenak jakiak eskolako sarreran utz ditzake ikastetxea zabalik den astegunetan, 09:00etatik 15:00etara. Guraso elkartetik gaztigatu dutenez, eraman daitezkeen eta oso beharrezkoak direnak dira: esnea, olioa eta arrain kontserbak. Horietaz aparte, eraman daitezke: lekale lehor edo egosiak, barazki egosiak, pasta, arroza, tomatea kontserban, gailetak, kakaoa edo fardelak. Jasotako guztia Nafarroako Elikagai Bankuari emanen diote.