Lakuntzako Udalak haurrendako udarako tailerrak antolatu ditu. Haren helburua da gune bat sortzea haurrek haien artean udan euskaraz aritzeko. Udalaren eskaintza 3 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta garagarrilaren 26tik garilaren 28ra izanen da. Izena ematen duten haurrek kultur etxean 09:30ean egon beharko dute eta 13:30era arte izanen dira udalak kontratatutako begiraleekin. Tailerreko jarduerak kalean eginen dituzte.
Izena emateko garaian udalak erroldatutako eta ez erroldatutakoen artean bereizketa egin du ordainketak egiterakoan. Herrian erroldatutako seme-alaba baten izen emateagatik 90 euro ordaindu beharko du familiak. Bi seme-alaben izen emateagatik 45 euro eta hirurengatik 13 euro. Lakuntzan erroldatuta ez daudenen kasuan, berriz, bakoitzagatik 130 euro pagatu beharko ditu familiak.