Lakuntzako Udalak haurrei zuzendutako Udan Euskaraz jolas gunea eskaini nahi du. Garagarrilaren 23tik garilaren 28ra izanen da. Jolas guneaz arduratuko diren begiraleak behar ditu eta, horregatik, haiek kontratatzeko deialdia egin du udalak. Deialdian interesa duenak, eskabidearekin batera, bere curriculumaren berri eman eta jolas gunearen antolaketa eta eginen diren ekintzen proposamena aurkeztu beharko ditu. Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, hautagaien bete beharra da EGA edo baliokidea den titulua izatea.