Egur epaitzak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2023ko eka. 2a, 11:16
Lakuntzako ikuspegia Etxarri Aranazko Hartzabaldik. ARTXIBOA

Garagarrilaren 9ra arte egin daitezke eskaerak.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, etxetarako egur epaitzak aurten Uskain dermiotik aterako dira. Bertako haritzez osatutako egur epaitzak izanen dira. Haietako bakoitzaren balioa 50 eurokoa da. Etxerako egur epaitza bat eskuratu nahi duenak udaletxeko 948 576 015 hots egin edo info@lakuntza.eus helbide elektronikora idatz dezake. Eskaera egiteko epea garagarrilaren 9ko, ostiraleko, 14:00ak arte egin daiteke.