Festa garaia heldu da, eta Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Sakanako herriko festa eta festa guneeta eraso sexisten prebentzioa eta arreta protokoloa osatu du eta ekainaren 8an, osteguna, 18:00etan, Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako egoitzan aurkezpena eginen dute. Ondoren, eztabaida saioa izanen da ere. Aurkezpenean parte hartzeko aurretik izena eman behar da berdintasuna@sakana-mank.eus e-postan edo 948 464 867 telefonoan.