Igerilekurako sasoiko txartelak dagoeneko eskuragarri

Guaixe 2023ko eka. 8a, 11:18
Lakuntzako igerilekuan bainua hartzen. ARTXIBOA

Igerilekua hilaren 18an zabalduko da.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, igerilekuko sasoiko txartelak eskuragarri daude. Lau urte bitarteko umeek dohainik izanen dute sarrera. Lakuntzan erroldatutako 5 eta 10 urte artekoek 17 euro ordaindu beharko dituzte uda guztirako txartelagatik, 24 euro erroldatuta ez daudenen kasuan. 11 eta 16 urte arteko erroldatutakoen txartelaren prezioa 24 eurokoa da, 33 erroldatuta ez daudenen kasuan. 17 urtetik gora duten erroldatutakoek 40 eurotan eskuratuko dute txartela, 55 euro erroldatu gabekoek. Azkenik, 65 urtetik gorako Lakuntzako erroldatutakoek udan igerilekuan sartzeagatik 17 euro ordaindu beharko dituzte eta 24 erroldan ageri ez direnak. Familia ugariek %20ko deskontua izanen dute. 

Interesa duenak udaletxean egin dezake ordainketa bankuko txartelaren bidez, edo aurretik herriko banku edo kutxan ordainketa egin eta ziurtagiria udaletxera eraman.