Mendi lasterketak

Beñat Katarainen Irati Trail

Guaixe 2023ko ekainaren 9a

Beñat Katarain, ahalegin betean. SAIZ PHOTOS

Lakuntzarrak sekulako erakustaldia eman zuen eta garaipen bikaina lortu zuen

Guztira 333 korrikalarik osatu zuten Irati Trail-Orhiko Konkista (30 km, 2.100 m desnibel +). Beñat Katarain lakuntzarra (3:02:09) eta Ainara Alcuaz (3:04:26) izan ziren txapeldun handiak, erakustaldi ederra eginda. "Zoragarria lasterketa, eskerrak talde guztiari" azaldu du Katarainek. 2 minutu pasa atera zizkion Zarranzi (3:04:26).