Udala igeriketa irakasle bila dabil

Guaixe 2023ko eka. 12a, 11:31

Jendea Lakuntzako igerilekuan bainua hartzen. ARTXIBOA

Igeriketa irakasle izan nahi dutenek eskabideak aurkez ditzakete dagoeneko.

Ikastaro horiek emateko irakaslea behar du Lakuntzako Udalak eta, horretarako, deialdia egin du. Eskaintzan interesa duenak bere eskabidea, curriculuma eta titulazioen egiaztagiriak Lakuntzako udaletxean aurkeztu beharko ditu hilaren 27a baino lehen. Udalak EGA edo baliokidea den titulua eta soroslearena eskatzen dizkie. Desfibriladorea erabiltzen jakin beharko dute gainera. Kontratazioa egiterakoan lanpostuarekin erlazionatutako prestakuntza osagarria baloratuko du. Lanean garilaren 3an hasi eta hilabete horretako 28an bukatuko du.