Igeriketa ikastaro eskaintza egin du udalak

Guaixe 2023ko eka. 14a, 11:14
Lakuntzako igerilekuan bainua hartzen. ARTXIBOA

Izena emateko epea zabalik dago. 

Lakuntzako Udalak aurki zabalduko ditu igerilekuak eta igerian ikasteko ikastaroak eskainiko ditu. Izena eman nahi duenak www.lakuntza.eus webgunean dagoen eskabide orria beharko du. Horretarako epea hilaren 27ra arte dago zabalik. Igeriketa ikastaroak garilaren 3an hasi eta 28an despedituko dira. Goizez izanen dira.