Lakuntzako festetako kartel lehiaketa

Guaixe 2023ko eka. 9a, 10:52
2022ko Lakuntzako festetako kartel irabazleak. ARTXIBOA

Lakuntzako Udalak abuztuaren 26tik 31ra ospatuko diren festetako kartel lehiaketa martxan jarri du. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 30 izanen da.

Abuztuaren 26tik 31ra ospatuko diren 2023ko Lakuntzako festak iragarriko duen kartel lehiaketa antolatu du Lakuntzako Udalak. Lau kategoria daude: 7 urtera arte, 7 eta 10 urte bitarte, 10 eta 16 urte bitarte eta 16 urtetik gorakoen kategoria. Lanetan LAKUNTZAKO JAIAK 2023. Abuztuaren 26tik 31ra testua agertu behar da, eta hiru tamainatan aurkez daitezke: DIN-A1 (59,4 x 84,1 cm), DIN-A2 (42 x 59,4 cm) edo DIN-A3 (29,7 x 42 cm). Lanak udaletxeko atarian egongo den kutxa batean utzi behar dira, eta aurkezteko azken eguna 2023ko ekainaren 30 da. 

Sariei dagokienez kategoriaren araberakoak izanen dira, 7 urtera arte eta 7 eta 10 urte bitartekoen kategorian 30 euro, 10 eta 16 urte bitartean 50 euro eta 16 urtetik gorakoentzat 150 euro. Oinarriak osorik Lakuntzako Udaleko webgunean daude.