Agorrilaren 26an hasiko dira Lakuntzako festak. Ospakizunak abiatzen diren egunean Lakuntzako Udalak aurreko urtean jaiotako umeei ongi etorria ematen die plazan egindako ekitaldi baten bidez. Hartan ume bakoitzari Lakuntzako armarria duen zapi bat oparitzen zaio. 2022an jaio eta Lakuntzan erroldatuta ez dauden umeek ere jaso dezakete zapia, baldin eta haien familiak udaletxean eskaera egiten badu. Horretarako epea garilaren 21ean despedituko da.