Lakuntzako herri eskolaren festa

Guaixe 2023ko eka. 13a, 12:13
Lakuntzako Herri Eskola. ARTXIBOA

Ekainaren 17an, larunbata, Lakuntzako herri eskolak, eskolako guraso elkarteak, udalak eta zarata txarangak antolatutako festa izanen da, Lakuntzan.

Lakuntzako herri eskolaren festa ospatuko dute ekainaren 17an, larunbata, 11:00etatik aurrera. Herri kirolak, entzierro txikia, tailerrak eta jolasak, kalejira, bazkaria, puzgarriak, dantzaldia eta zezensuzkoa izanen dira. Bazkarirako txartelak ekainaren 15era artea eros daitezke, eskolako sarreran edo irteera, 4 eurotan. Lakuntzako eskolako guraso elkarteak, herri eskolak, udalak eta zarata txarangak antolatu dute eguna.

Lakuntzako eskolako festaren egitaraua

Ekainak 17 larunbata
Lakuntza

11:00 Ikasle-irakasle eta familien arteko herri kirolak.

11:30 Entzierro txikia: zezentxoa eraman eta korrika egiteko egunkaria prestatu!

12:00 Tailerrak eta jolasak: ur jolasak, aurpegi margoketa, henna, trentzak...

13:15 Kalejira zarata atxarangarekin eta ikasleen erraldoi eta buruhandiekin.

14:30 Bazkaria eta postre dastaketa.

16:00 Puzgarriak, frontoian.

18:00 Dantzaldia eta auzatea, plazan.

20:30 Zezensuzkoa.