Berriztagarrien arloan lan egiten dituen erakunde pribatua da Enercluster, bere kideen arteko elkarlana sustatu eta sektorearen ahots bakarra izan nahi duena. Bere kideetako bat Sakana Group kooperatiba lakuntzarra da.
Enerclustertik jakinarazi dutenez, Trantsizio Energetikorako Industriaren Nazioarteko III. Kongresua antolatu dute Iruñean lastailaren 25ean. Biurteko topaketa horretan eolikoaren, eguzki energiaren, biltegiratzearen eta hidrogeno berdearen enpresa erreferenteek parte hartuko dute. "Sektore berriztagarriak, aurrean erronka eta aukera handiak ditu eta horiei aurre egiteko prestatu behar gara", ziurtatu du Ana Goien Enerclusterreko presidenteak. Ziurtatu duenez, kongresua "energia trantsizio globalaren gakoa den une batean eginen da". Izan ere, Europar Batasunak berriztagarrien helburua %45era igotzea erabaki du. "Ondorioz, urte bakarrean berriztagarrien 100 GW ezarri beharko dira", jakinarazi duen Goienek.