Lakuntzako Udalak eta Lagun Arteak Zelai Berri izeneko joko zelaia mustu zuten agorrilaren 15ean, goizean. Auzatea ere izan zen. Klubak ordura arte Itsesalden zuen joko zelaia ordezkatu zuen futbol zelai berriak. Hura egiteko 40 milioi pezeta (240.404 euro) inguruko inbertsioa egin zen. Arratsaldean Lagun Arteak bere taldeak aurkeztu zituen. Mustutzea borobiltzeko lehen mailan jokatzen ari ziren Alaves eta Valladolid taldeen arteko futbol partida jokatu zen.