lasterketak

Adur Senarrek Entzierroko Lasterketa irabazi du

Guaixe 2023ko uzt. 5a, 10:05

Adur Senar, Entzierroko Lasterketan. IRATI AIZPURUA.

Herri Lasterketa frogan gailendu da, gizonezkoen kategorian

Adur Senar lakuntzarrak Entzierroko 38. Lasterketa irabazi zuen iragan igandean, Iruñean, Herri Lasterketa frogako gizonezkoen kategorian. Zezenek eta korrikalariek egin ohi dituzten 800 metroak osatu zituzten 250 lasterkariek, bost kategoria ezberdinetan. Nobedade gisa, kategoria maskulino eta femeninoa batu dituzte aurten, antolakuntzaren arabera, diskriminazioa ekidite aldera.