Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du. Bajan dagoen langilea ordezkatzeko izanen da kontratazioa. Hautaketa proban parte hartzeko Nafar Lansareren Altsasuko enplegu bulegoan eman behar da izena. Horretarako, 948 562 754 telefono zenbakira hots egin edo Nafarroako Gobernuaren web orriaren bidez egin daiteke (https://labur.eus/IVLID). Izena emateko epea hilaren 18an despedituko da.