Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Botoen ia erdia eskuratu du EH Bilduk Lakuntzan

Guaixe 2023ko uzt. 25a, 11:10

PSN da lakuntzarren bigarren aukera. Abstentzioa 8,25 puntu hazi da; hiru lakuntzarretatik batek ez du botorik eman.

Zazpi boto gehiago eskuratuta, 300era iritsi da EH Bildu (%2,39). PSNk 13 boto gehiago eskuratu ditu (%11,61). Geroa Baik 69 boto galdu ditu (%53,49). Sumarrek Elkarrekin Podemosek baino 51 boto gutxiago izan ditu (%104,08). Navarra Sumak duela lau urte baino 15 boto gehiago (%25) eskuratu dute nor bere aldetik aurkeztuta PPk eta UPNk. 

Maiatzeko foru hauteskundeekin konparatuta, EH Bilduk 20 boto irabazi ditu (%7,14). PSNk 84 botoko irabazia izan du (%204,88). Geroa Baik, berriz, 91 boto galdu ditu (%60,26). Sumarrek Zurekin-Contigok baino 21 boto gehiago jaso ditu (%57,14). PPk 29 boto gehiago (%322,22) eskuratu ditu. UPNk, berriz, 21 galdu ditu (%48,84).