Mus azkarra txapelketa Lakuntzan

Guaixe 2023ko uztailaren 25a

Uztailaren 28an, ostirala, Gure Nahia elkarteak mus txapelketa antolatu du.

Zortzi errege eta zortzi bateko mus azkarra txapelketa antolatu du Lakuntzako Gure Nahia elkarteak uztailaren 28an, ostirala, 17:00etatik aurrera. Parte hartzen duen talde bakoitzak 10 euro jarri beharko ditu, gero sariak izanen direnak, eta taldeak arduradun bat jarri beharko du.