Lakuntzako festak ospatuko dituzte abuztuaren 26tik, larunbata, 31ra, osteguna. Aurretik, 25ean, ostiralean, Biltokiren futbol txapelketaren finalaurrekoak eta finala jokatuko dira, Beheko Larrañetan, 16:30etik aurrera eta 20:00etatik aurrera Biltotek izanen da. Abuztuaren 26an, festak ezatanda egin aurretik, ezkil errepiketa joko dute, eta 12.30ean izanen da txupinazoa Lagun Arteako jubenilek botako dutena.
Lakuntzako Udalak festa inklusiboak izatea sustatu nahi du, eta horregarako desgaitasuna edota garapenean nahasmenduak dituzten pertsonen beharrei erantzun eta festak besteak bezala gozatu dezaten zenbait neurri hartu dituzte: udaletxeko beheko solairuan gune lasaia egonen da 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara; atrakzioetan eta puzgarrietan behar bereziren bat daukan pertsonak edo familiek arduradueni eskaera egin dezakete, eta festen programan suziri batekin markatuta egonen dira suziriak botako diren ekimenak.
Festak berdintasunean ospatzeko deia egin du ere udalak, eta abuztuaren 26an, larunbata, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako Indarkeri matxisten prebentzioa eta sentsibilizaziorako gunea izanen da. Gunearen helburuak emakume*, neska* gazte zein LGTBIQ+fobia pairatu dezaketen pertosnen askotariko erasoen gaineko bizipenak eta iritziak jsotzea, eraso horien gaineko informazioa eta horiei aurre egiteko tresnak eskaintzea eta eraso matxistak ez gertatzeko gizon eta mutilak ohartarazteko dira.
Andrea Lacalle Olasagarreren Buruandiek jaien berri ematen dute kartelak irabazi zuen Lakuntzako festeteko kartel lehiaketa, 16 urtetik gorako kategorian. 10 eta 16 urte bitarteko kategorian Aupa Lakuntza! Amalur Apaolaza Delgado eta Nagore Alegria Lanzen irudiak irabazi du, eta 7 eta 10 urte bitartekoen kategoria Erik Chaves Garciaren Lakuntzako kolore bizidunak kartela.
Lakuntzako festetako egitaraua
Abuztuak 26 larunbata
12:00 Ezkil errrepikea.
12:30 Txupinazoa, Lagun Arteako jubenilen eskutik.
13:00 2022an jaiotako haurrei zapi banaketa eta kartel lehiaketako sari banaketa.
Auzatea.
13:45 Etxera! festa hasiera, Haizean.
15:00 Etxera! herri bazkaria.
16:30 Apara festa, Larraina plazan.
19:30 Larrain dantza, Haizaldi gaitariekin.
20:00 Buruhandiak.
20:00 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
20:00 – 23:00 Indarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizaziorako gunea.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 – 04:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
Abuztuak 27 igandea
11:00 Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsaren 20. urteurrena: Lakuntzako eta Irurtzungo erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira.
Stop AHT Zundaketak bizikleta martxaren geldialdia Lakuntzan.
12:30 Meza nagusia.
13:00 Herri kirolak erakustaldia, plazan.
Aizkorak gizonezkoak:
Gorriti – Serrano / Beltza – Kortxero.
Aizkorak emakumezkoak:
Maika Ariztegi / Santa Sousa.
Harri jasotzaileak:
Lur Errekondo eta Lierne Osa.
13:00 Auzatea, Lakuntzako Pertza Elkartearen eskutik.
18:00 Arbizuko pilota eskolen pilota partidak, Behar Zana pilotalekuan.
Mikel Goikoetxea – Hodei Loidi / Aratz Gartziandia – Laihotz Agirre
Oihan Lopetegi – Iker Loidi / Haitz Lazkoz – Oier Mendinueta
Alai Berastegi – Asier Zubiria / Kermen Zabala – Xabier Etxabarri
20:00 Auzatea, Ehiztarien eskutik.
Buruhandiak.
20:30 Sala ta Garazi musika taldearen emanaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
22:30 – 00:30 Gazte gunea: Bokatada autogestionatua, barredora eta musika, Beheko Larrañetan.
00:00 Soun System Lakuntza. Entzazu kolektiboa: Kale, DJ Lokesea, DJ Bolliko eta DJ Pankow.
Abuztuak 28 astelehena
Haurren eguna
10:30 Dianak, Haizaldi gaitariekin.
11:00 – 14:00 Puzgarriak, plazan.
12:30 Lakuntzako erarldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira, Haizaldi gaitariekin.
13:00 Auzatea, Gure Nahiaren eskutik.
15:00 Elkartasun bazkaria, Bil-Tokin.
17:00 – 19:00 Puzgarriak, plazan.
20:00 Auzatea.
Buruhandiak.
20:00 – 22:00 Joxpa erromeria taldearekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 – 02:30 Joxpa erromeria taldearekin dantzaldia.
Abuztuak 29 asteartea
Aittun-amiñen eguna
11:30 Kaldereteak, Abarrategiko zuhaizpean.
12:00 – 14:00 Hotsein jolas gunea, Andra Mari ikastolak herriari, Behekon larreñetan.
12:00 Meza.
13:00 Auzatea, gurasoen eskutik.
Aittun-miñendako luntxa, Pantxo Balbuenarekin, plazan.
15:00 Emakumeen herri bazkaria.
17:00 III Lakuntzako Sari Nagusi, Kadeteen mailako txirrindularitza proba.
18:00 Elektrotxandakarekin kalejira.
19:00 Zeinten jolasa, Aldabide plazan.
Oharra: kaskoa derrigorrezkoa da.
20:00 Auzatea.
Buruhandiak.
20:00 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 – 04:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Abuztuak 30 asteazkena
Euskararen eguna
10:30 Dianak, Haizaldi gaitariekin.
12:00 Mintzapraktika, Aiaupenanik antolatuta.
13:00 Lakuntza kantuz Kuxkuxturekin.
Auzatea: Larreñondoko babak, Haizearen eskutik.
14:30 Kantu bazkaria Kuxkuxturekin, Aiaupenanik antolatuta.
18:00 Play Back Txapelketa.
19:00 Antton Telleria Probatzen bakarrizketa ikuskizuna, Larraina plazan.
20:00 Auzatea.
Buruhandiak.
Elepunto DJ, plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
22:30 – 00:30 Gazte Gunea: bokatada autogestionatua, musika eta photocall, Beheko Larrañetan.
00:30 – 02:30 Elepunto DJ, plazan.
Abuztuak 31 osteguna
Gazte eguna
12:30 Dantza emanaldia.
13:00 Auzatea, Biltokiren eskutik.
15:00 Gazte bazkaria.
18:30 Eztanda txarangarekin kalejira.
20:00 Buruhandiak eta auzatea.
22:00 Kontzertuak: Aurrez aurre, Bake faltsua, Ostikoka eta La Excavadora, plazan.