Mutil Dantzak ikastaroa Lakuntzan

Guaixe 2023ko ira. 11a, 14:20

Lakuntzako Elai Alai dantza taldeko dantzariak plazan dantzan. ARTXIBOA

Irailaren 16an, larunbata, Nafarroako Dantzarien Biltzarraren ikastaroa izanen da, Lakuntzako kultur etxean. Izena ematea zabalik dago, eta matrikula doakoa da.

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak Nafarroa osoan mutil dantzen ezagutza eta sozializazioa bultzatzeko prestakuntza zikloa antolatu du, eta irailaren 16an, larunbata, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:50era, ikastaroa emanen du Lakuntzako kultur etxean. Ikastaroa doakoa da lekuak bete arte, eta parte hartzeko 948 576 015 telefonora deitu edo info@lakuntza.eus epostara mezua bidali behar da (Kontaktuak Amets edo Nekane dira).

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak IkasMutilDantzak prestakuntza saioak berdintasunaren eta inklusibitatearen balioak kontuan hartuta diseinatu da, eta interesa duen edonork parte har dezake. Baztandarrak taldeko kideek zuzendutako ikastaroak izanen dira, eta azken saioa Nafarroako Museoan izanen da eta hitzaldiaz gain mutil dantzen erakustaldia eginen du Baztandarrak taldeak, irailaren 30ean, 11:30etik aurrera.