Euskara ikasi dutenendako dirulaguntza deialdia

Guaixe 2023ko ira. 18a, 11:03

Lakuntzarrak udaletxe parean kintaden egunean. ARTXIBOA

16 urtetik gorako lakuntzarrek eska dezakete laguntza lastailaren 1etik 15era.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, aurreko ikasturtean euskara ikasi duten herritarrak lagunduko nahi ditu. Horregatik, dirulaguntza deialdia egin du. Haren bidez, euskara ikasteak dakartzan gastuen zati bat finantzatu nahi die herritarrei. Udalak 1.000 euroko diru poltsa du laguntzetan banatzeko. Deialdian interesa duenak oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du. Lakuntza.eus web orrian kontsulta daiteke informazio guztia.