Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko lehen bilera eginen du Sakanako Garapen Agentziak irailaren 28an, osteguna, 18:30ean, Lakuntzako kultur etxean. Bileraren helburuak Energia Berriztagarriak sortzeko prozesua eta egutegia, eskualderako energia proiektuen aukerak eta energia proiektuetarako ideia zaparra da izanen dira. Informazio gehiago proiektuak@sakanagarantzen.com helbidean eska daiteke, edo Sakana Garatzen-eko webgunean ikus daiteke.