Ondarea bizirik lelopean Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldiak eginen dituzte, eta aurten irailaren 24an, igandea, Lakuntzan izanen dira. 2023ko edizio honetan tokiko ondarearen interpretazioa sustatuko da, eta ondareak belaunaldiz belaunaldi gaur egun arte transmititu diren "jardunbide, ezagutza eta trebetasunen" transmititzeko duen ahalmena nabarmenduko da. Hortaz, irailaren 24an, igandea, 11:00etan, Lakuntzako elizako dorreko kanpaiak San Joan gau "magikoan" egin bezala entzunen dira. UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Inmaterial izendatu zuen Ezkilen Eskuzko Jotzea eta Nafarroako Ezkilazainak, Lakuntzako ezkil joleen eta udalaren laguntzarekin ezkil jotze berezia antolatu dute Nafarroako Ondare Jardunaldietarako.
Lakuntzako ezkil jotzearekin batera, beste bi ekimen izanen dira Sakanan Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan: irailaren 29an eta 30ean Altsasuko Intxostia auzoaren inguruko hitzaldia eta ibilaldia izanen dira eta irailaren 30ean Aralarko santutegira bisita gidatua izanen da.