Aralar Elkarteak presidente berarekin segituko du

Guaixe 2023ko ira. 25a, 11:03

Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza. ARTXIBOA

Alkateak Patxi Xabier Razkin Sagastibeltzaren esku utzi du ardura.

Lakuntzako alkateek herriko aginte makilaz aparte, Aralar Elkartearena ere hartzen du. Oihane Uribeetxeberria Garmendia alkateak ebazpen bidez jakinarazi du Aralarko Elkartearen lehendakaritza eskuordetu duela. Bere ardura hori Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza zinegotziaren esku utzi du. Razkin aurreko bi legegintzaldietan alkate eta elkarteko buru izan da. Lan handia egin du guardetxea berriro eraiki zedin eta horretan jarraitzen du.